XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Shaw Bernarta ospetsubaren oldargija

Bein, geldoki txikarr ezeinbaten bultzijaren begira ei-leguan.

Egon eta egon, baña, bultzirik agiri ez.

Shaw jauna gogattuta leguan.

Arrendan, ben-ben ittaunau dagitsa geldokiko otsein bati: -¿Ilddegirik bai-dozube emen urrion?.

- Ez, jauna, emen eztago ilddegirik.

Eta Shaw jaunak: ¿Zer egitten dozube, ba, bultzijaren begira dagozala iltten diranakaz?.

Gorago imiñi doguna, Egutegi Bizkattarra'tik arrtuta imiñi dogu.

Egutegi euzkeldun eta aberrtzale onek, era gustijetako irakurrgayak ekarrtzen dauz: elizkoyak, aberrkoyak, eta abarr.

Egunero olako orritxu batek dakarrena irakurrten otturetuten dan euzkel-ikaslia, lotazillan azkenengo eguneko orritxuba irakurrtia amattu dagijanerako, euzkeraz parra-parra irakurrten otturetuko litzake.

Au olantxe dan-arren be, baña, Egutegi Bizkattarra nun saltzen dan be eztakijen euzkel-ikasle bat baño geyago ixango dira baztarretan.

Berez, geure-aldetik ezetariko alegiñik egin barik era gustijetako ogasunez jabetu gurako asko bixi gara, ba, ludi onetan.

Lurrak landu ta azijak lurreratu barik arnaririk etxeratuko daun lugiñik ezdezagu barriz.

Eta au ta gusti be, guk, euzkerea ikasi ta euzkeltzaletasuna zabalduteko, geure aldetik egin al-geinkena egitteko ezkara bape zuzperrtuten.

Agate Deuna

Agate Deuna'ren eguna bijarr da.

Gaurr, barriz, aren aintzazko abestijak abestuteko eguna.

Agate Deuna'ren aintzaz abestu ta ukarra batzen etxerik-etxe ibiltteko otturea, antxin-antxiñatik datorrena da; gure attitta zarraen aldijan be, ottura onek, ontxe baxen jori jarraitzen ei-eban, ba.

Abestu, barriz, gogotsu abestuten eben areik, eta bai errikoi be.

Onixek urte bittik onuzko txapelketeok, sorrtu orduko, ementxe be antxiñako zarr ospetsu arein abestijak abestuten ixan dira.

Eta abesti areik, entzunaren entzunaz, euzko-erri osuak ikasi ebazala dirudi, euretatik bat edo beste eztakijan euzkeldun jatorr gitxi ikusi leikez-eta.

Ikastola-umiak egunez ibiltten ziran, eta areik abestuten ebezanak, Donea'ren bixitzea edestuten eben abestijak ixaten ziran geyenetan.

Gaututa gero ibiltten ziran mutil azijak, baña, era askotakuak abestuten ebezan.

Geyenetan, baña, saritxu ona emon egijuentzat-edo, etxeko neskato gastiari ta etxeko-andra esku-zabalari bijotzian ukututekuak ixaten ziran.

Geyenai entzun ixan dautseguezanen asikerako itz neurrtubak, baña, onoxek dira:
Bedeinkatuba ixan dedilla
etxe ontako jentia;
pobre ta humilde dabillanentzat,
ba-dute borondatia
.

Santa martiri maitia,
dago errukiz betia;
berak jaditxi daigula guri
osasuna ta bakia.

Errderakada batzuk daukazan-arren, itz...
Esku batian, urria,
bestian lukaink-paria;
ta areik gustijak gitxi bai-liran
arrautzaz altzo betia.

Solomo garri-sendua,
aren koipien gozua;
zatirik kentzen ibili barik
ekarri-egixu osua.

Eta onein antzeko abestittan, anei ta anei abestuten ebezan, antxiña.

Orain, baña, abesti oneik, ija entzun be eztira egitten.

Onelako gauzetarako gure aurretikuak ixaten eben oldarrgija, umoria, irakurrle, gaurrko gasterijagandik urrunduta dabillala esan leike.

Geu bixi garan arrtian baña, abesti zarr arettako batzuk be bixiko dirala uste dogu.

Nik beintzat, umetxuba nintzanetik asitta, Agate Deuna'ren aurreko egunan eta gaban beti entzun ixan dodan abesti au abestutiari eneukijo utzi gura:
Santa Ageda, Ageda,
bijarr da, Santa Ageda.

Bijarr da Santa Ageda eta,
gaurr aren bespera gaba.

Kopla au ederrenetarikua ezta ixango, baña bai sarri entzunikua.

Eta niretzat daukan aldin gustija, ortxe, dago: sarri entzutian....

Uribittarrte'tarr Ibon.